Kontu-unitatea eskaintzen diren ondasun eta zerbitzuen prezioak adierazteko erabiltzen den unitate komuna, patroia edo neurketa-sistema da. Egun, dirua da (dolarra, euro edo beste moneta batean, kriptodibisak adibidez) gehien…

Kontabilitatean, egitate finantzarioak idazpenen bitartez erregistratzen dira. Idazpen horiek kontu batetik besterako mugimendu baten bitartez osatzen dira: kontu batean suertatzen den balio-aldaketa beste kontu batean izandako aldaketarekin konpentsatzen da. Kontrakontua kontu batean izandako aldaketa konpentsatzeko erabiltzen den kontua da. Adibidez, makina bat erosten dudanean, makinen kontuaren balioa gehitu egiten da, baina balio-gehitze hori diruz ordaindu denarekin konpentsatzen da, dirua entregatu behar izan da makina erosteko, adibidez banku-kontu baten bitartez; banku-kontua litzateke beraz erositako makinaren kontrakontua.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.