Kontraboterea espazio eta denbora jakin batean nagusi diren botere-harremanen aurka irmo eta sakon diharduten gizarte-eragileen multzoa da, eragin garrantzitsua duena, indarrean dagoen boterearen mehatxu bihurtu eta erregimen menderatzailearen alternatiba izateko gai izateraino. Eragile horiek mugimendu sozialak, komunikabideak, elite ekonomikoak eta abar izan daitezke, baina instituzionalizazio-maila jakin batekin beti, boterea eragin eta eskuratzeko benetako aukera gisa eratze aldera.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, counterpower; gaztelaniaz, contrapoder.
Loturiko artikuluak
Geriatria eta geriatrikoaGeriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
KontrabotereaKontraboterea estatuaren boterearen ondoan, gehienetan hura kontrolatuz edo haren aurka, jarduten duen botere faktikoa da. Kontraboterearen ohiko eragileak dira hedabideak, elite ekonomikoak eta gizarte-mugimenduak. Kontrabotereek demokraziaren oinarriak kolokan…