Politika makroekonomikoa herrialde bateko aldagai makroekonomikoak, hala nola inflazioa, interes-tasa, truke-tasa eta langabezia, zuzenean eraginez -maiz, haietako bat jaitsiarazi edo igoraraziz, beste batean bilatzen den fektua lortzeko- gobernuak…
Kontestazioa herrialde bateko sistema politikoaren, gobernuaren eta instituzioen aurka edo haiek hartutako erabakien kontra diharduten gizarteko sektore zibilek burutzen duten protesta eta borroka politikoa da, bereziki sendoa eta gogorra denean. Oposizio politiko instituzionalizatutik zuzendu eta bideratua izan daiteke, edo modu espontaneoan gizarte zibiletik eta kaletik antolatua. Modu askotara burutu daiteke: modu antolatuan nahiz antolagabean, lidergo argi batekin zein lidergo argirik gabe, exijentzia orokorrekin (agintariak eta gobernua boteretik kanporatzea) nahiz konkretuekin, gobernuak ezarrtiako neurri zehatzen aurka, aldarrikapen, greba, manifestazio, desobedientzia zibil eta bestelako protesta-ekintzak garatuz. Kontestazioan parte hartzen duten pertsona eta taldeak kontestatarioak direla esaten da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.