Kontabilitatean, idazpena enpresaren egitate edo operazio finantzarioetako bakoitza jasotzen duen idatzizko erregistro laburra da. Alde biko kontabilitate-sistema erabiltzen denean, kontabilitatet-idazpenek egunkari-liburua osatzen dute. Zuzenbidean, idazpena Jabetza Erregistroan egiten den oharra da, ondasun higiezin baten gaineko eskubide eta obligazioen titulartasunari buruzkoa. Erregistro Zibilean egiten diren oharrak ere badira, hala nola jaiotza, heriotza eta ezkontzeeri buruzkoak.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, asiento contable.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Holding (definizioa)Holding-ak edo holdinak jarduera nagusitzat sektore desberdinetan diharduten enpresa anitzetako akzioen portzentaje handiak eskuratzen dituzten enpresa-talde finantzarioak dira, enpresa haiek kontrolatu edo haietatik errentagarritasuna eskuratze aldera. Enpresa-kontzentrazio mota…
Egunkari LiburuaEgunkari Liburua, Eguneroko Liburua edo besterik gabe Egunkaria eta Egunerokoa ere deituak, enpresa bateko egitate ekonomikoak (salmentak, erosketak, ordainketak eta abar) idazpenen bitartez egunez egun eta banan-banan jaso…
Irekiera-idazpenaKontabilitatean, irekiera-idazpena enpresak ekitaldi ekonomiko bakoitzaren hasieran edo enpresa sortzean egin behar duen idazpena da. Adibide moduan, enpresak ekitaldiaren hasieran 1000 euro badu bankuan, eta 2000 euroko furgoneta…