Kontabilitate soziala enpresa baten jarduerak bere interesdun taldeegan alderdi guztietatik sortzen duen utilitatea jasotzen duen kontabilitatea da, utilitate hori balio ekonomiko gisa, hots, diru-unitatetan, jasota. Zentzu horretan, kontabilitate soziala egoera ekonomiko-finantzarioetatik haratago doan kontabilitatearen ikuspegia da, enpresaren jarduera ikuspegi zabalagoa eskaintzen duena, gizartean eragiten dituen inpaktu guztiak jasoz. Horrenbestez, enpresaren erantzukizun sozialaren azterketarako funtsezko tresna dela esan daiteke.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, contabilidad social.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Kontabilitate-harmonizazioaKontabilitate-harmonizazioa herrialde desberdinetako kontabilitate-arauak eta irizpideak adostasunez berdintzeko prozesua da, kontabilitate-normalizazioaren prozesuaren baitan, nazioarteko kontabilitate-elkarteek eta erakundeek elkarrekin garatzen duten lanaren ondorioz. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, armonización contable.
Gizarte erantzukizun korporatiboa (gizarte ardura korporatiboa)Gizarte erantzukizun korporatiboa, enpresaren gizarte erantzukizuna, enpresaren erantzukizun soziala, erantzukizun sozial korporatiboa edo gizarte ardura korporatiboa (maiz besterik gabe erantzukizun edo ardura soziala ere deitua) enpresek mozkinak lortzeaz…
Funts sozialaEspainiako Kontabilitate Plan Orokorraren arabera, funts soziala merkataritza-xedea ez duten sozietateetan, hala nola irabazi asmorik gabeko elkarteetan eta fundazioetan, bazkideek egin dituzten ekarpenen multzoa eta horri dagokion 101…