Kontabilitate oharra enpresa batek bere barneko eragiketak erregistratzeko jaulkitzen duen agiria da, eragiketa horren agindua edo egintza ziurtaturik gera dadin, dagokion kontabilitate-idazpena egin ahal izateko. Beraz, kontabilitate-oharrak enpresak kanpo agiririk (hala nola, erosketa bat ziurtatzen duen faktura) ez duenean egin behar duen agiria da, egitate finantzario edo ekonomiko baten berri eta ziurtapena izateko.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, nota contable.
Loturiko artikuluak
Kreditu-oharra (faktura zuzentzailea)Kreditu-oharra edo faktura zuzentzailea faktura bat zuzentzeko sortzen den agiria da, izan produktuen itzulketengatik izan kopuruak eta zenbatekoak zuzentzeagatik. Beste hizkuntzetan: ingelesez, credit note; gaztelaniaz, nota de crédito, nota de…
Kontabilitate publikoaKontabilitate publikoa administrazio publikoetan gertatzen diren eragiketa finantzario eta ekonomikoak erregistratu, bildu eta aztertu duen kontabilitatearen adarra, hiritarren aurrean kontuak eman eta gobernantza ziurtatze aldera. Horren tresna nagusietako…
Kontabilitate-normalizazioaKontabilitate-normalizazioa edo normalizazio kontablea kontabilitatean arau eta irizpide komun eta orokorrak finkatu eta zehazteko prozesua da, kontabilitatearen praktika homogeneo edo berdina izan dadin enpresa guztietan, kontabilitate-egoeretatik sortzen den…