Kontabilitate-normalizazioa edo normalizazio kontablea kontabilitatean arau eta irizpide komun eta orokorrak finkatu eta zehazteko prozesua da, kontabilitatearen praktika homogeneo edo berdina izan dadin enpresa guztietan, kontabilitate-egoeretatik sortzen den informazio ekonomiko eta finantzarioa modu berean interpretatze aldera. Normalizazioa bi eratara gara daiteke: alde batetik, estatuak bultzatu eta legeztaturiko Kontabilitate Plan Orokor baten bitartez, Espainian eta Europako beste hainbat herrialdeetan egiten den moduan; eta bestetik, erakunde profesionalek plazaraturiko arau eta irizpideen bitartez, herrialde anglosaxoietan egiten den bezala. Beste alde batetik, globalizazioak nazioarteko kontabilitate arauak berdintzeko beharra ekarri du eta ildo horretatik Internacional Accounting Standard Board (IASB) erakundea da Europan zeregin hori bere gain hartu duena, Finantza Informazioari buruzko Nazioarteko Arauak plazaratuz.
Loturiko artikuluak
Birjarpen-kostuaKontabilitatean, birjarpen-kostua aktiboko ondasun bat ordezteko ordaindu beharreko eskuratze-kostua da, aktibo hori bere erabilgarritasuna agortu duenean. Bereziki, amortizazioa kalkulatzeko irizpideak zehazterakoan erabiltzen da, amortizazioa kostu historikoaren gainean zein…
Normalizazioa, normalkuntza (hizkuntza)Hizkuntza-normalizazioa edo hizkuntza-normalkuntza hizkuntza baten arau estandarra (adibidez, euskara batua, euskararen kasuan) eratu (estandarizazioa, normatibizazioa) eta hizkuntzak bere eremuko arlo sozialetan erabilera orokor eta zabala eskuratzeko prozesu, erabaki…
Kontabilitate-balioaKontabilitate-balioa enpresa baten kontabilitateak ondareko elementu batek duen bati buruz ematen duen balioa da, aktiboen kasuan erosketa-prezioa ken amortizazio metatua ken hondatze edo narriaduragatik izandako galerak izango dena.…