Konstrukzionismoa


KategoriakSoziologia

Konstrukzionismo soziala edo soziokonstrukzionismoa gizartearen eta bere baitan garatzen diren fenomenoen izaerari buruzko paradigma bat da. Alfred Schutz eta Chicagoko Eskolako William I. Thomas soziologoek (1863-1947) garatu zuten eta interakzionismo sinbolikoaren eta beste eskola soziologikoen oinarri izan da. Paradigma konstrukzionistaren arabera, gizarteko fenomenoak ez dira berez sortzen edota ez daude berez gizartean, subjektuek beraiek sortu dituzte, haien arteko interakzioen eta subjektuen beraien sinesmen, iritzi eta pertzepzioen bitartez.

Konstruzkionismo sozialak izenez eta izatez gogora ekartzen du pedagogiako eta psikologiako paradigma konstruktibista, zeinaren arabera ikaskuntza subjektuak berak eraikitzen duen, bere baliabideak eratuz eta ingurunera moldatuz.

190 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.