Turing proba Alan Turing matematikariak (1912-1954) makina batek pertsona baten adimen eta gogamenez jokatzen duen erabakitzeko proposatu zuen proba teorikoa da. Proba horretan, ikertzaile batek galderak egiten dizkio…

Zientzia kognitiboan, konputazionalismoa edo informazio-prozesamenduaren teoria gogamenak eta hari loturiko prozesuak, hala nola ikaskuntza, oroimena, ...., ordenagailu baten gisan (ikus, ordenagailuaren metafora), informazioa prozesatzeko sistema bezala alegia, jokatzen dutela irudikatzen duen paradigma da. Paradigma zientifiko horren baitan hainbat eredu garatu dira: adibidez, 1968 urtean Richard Atkinson eta Richard Shiffrin ikertzaileek informazio sarreraren (hautematea, alegia) eta epe laburreko eta luzeko oroimenen funtzioak bereizi zituzten gogamenean; konexionismoa, berriz, gogamena sare neuronalen sistema gisa irudikatzen du; Alan Baddeley-en osagai anitzeko ereduak azkenik, sarrerak ikuskatzen dituen sistema eragile zentral gisa hartzen du gogamena.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.