Fokuratzea edo fokatzea kamara bateko leiarrak doitzea da, laukiratze edo argazki-planoko objektu edo eszena jakin bat argitasun eta kontraste handienarekin jasotze aldera. Antzinako kamaretan fokuratzea eskuz egin behar…
Artean, konposizioa edo konposaketa artelan bateko elementuak eta formak espazioan antolatu eta bereizteko modua da, helburua izanik artelanaren batasuna eta harmonia elementuen artean ta ikuslearen arreta elementu jakinetara zuzentzea. Horretarako hainbat lege eta irizpide daude, hala nola balantzaren, konpentsazioaren eta simetriaren legeak (alde biko formen arteko oreka lortze aldera), taldekatzea (elementuak ugaltzea, alegia), urrezko proportzioa eta hiru herenen legea, esaterako. Lege hauen baitan ere, artistek askatasun zabala dute euren orijinaltasuna garatzeko, eta horrela konposizio mota desberdinak bereizten dira, konposizio estatikoak (gelditasuna adierazten dutenak) eta dinamikoak (mugimendua adierazten dutenak), eta elementuen multzo osoaren formari erreparatuz, elementuak piramide edo zirkulu batean antolatuz besteak beste.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.