Antropologia gizakia, zentzu zabalean, ikergai duen jakintza-arloa da. Bere zabaltasuna dela eta, bereziki konparaziozko ikerketan oinarritzen da, historiako garai batetik bestera nahiz kultura edo gizarte batetik bestera gizakiek…
Konkubinatoa, ohaidegoa edo ohaidetza ezkonduta ez dauden bi pertsonen artean egiten den ezkon-bizitza da, sexu-harremanak edukiz edo seme-alabak edukiz, borondatez edo haien arteko ezkontza debekaturik dagoelako.
Konkubino latinezko hitzetik dator, con eta cubito hitzetatik, hots "norbaitekin oheratu". Konkubinoak ezkondu gabe elkarrekin bizi den bikotekideak dira, beraz (egoera horretan bizi diren emakumeei konkubina deitu izan zaie, arrazoi historikoengatik termino gutxiesgarri matxista, bide batez esanda, gizo batekin bizi baina emaztearen azpiko kategoria duen emakume laguna, prostitutaren parekoa).
Konkubinatoa (konkubinoak bizi diren egoera alegia) antzinatik existitzen den erakundea da. Hammurabiren kodean, duela ia lau mila urte, jasota zegoen konkubinatoa. Antzinako judaismoan onartu egiten den instituzioa da, senarrak beste gizon baten emaztearekin izan zitzakeen harremanak eragozteko seguru asko (harreman horiek bi adulteroen heriotzarekin zigortzen ziren); konkubinak familiako neskame izaten ziren, eta senarrak haiekin zituen seme alabak familiako seme alabatzat hartzen ziren. Erromatarren artean onartu eta legeztaturiko egoera eta estatusa zen, moralki nahiz juridikoki, betiere elkarbizitza, publizitatea eta iraunkortasuna betetzen baziren. Hiru baldintza horiek izan dira gainera gerora konkubinatoa definitu eta mugatzeko onartutako irizpideak.
Kristautasunaren gailentzearekin batera ordea, konkubinatoa moralki gaitzetsitako egoera izan zen, eta gaitzespen horrek XX. mendera arte iraun du Mendebaldeko kulturan. XX. mendeko azken hamarkadetako sekularizazioarekin onartzen eta zabaltzen joan den egoera izan da. Egun, herrialde askotan legeztaturik dagoen egoera da, eta konkubinatoaren hitzaren ordez, izatezko bikote terminoa erabiltzen da batasun horiek izendatzeko.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.