Literaturan, inprekazioa beste batentzat kalte, oinaze edo sufrimendua eskatzen duen estilo-figura da, madarikaziozkoa alegia. Adibide bat: Eraman zaitzala deabruak! Ikus, gainera Exekrazioa
Agian, konkatenazioak informatikan duen adiera bilatzen ari zinen.
Adiera arruntean, konkatenazioa (latinezko konkatenare hitzetik, "gauza bat beste batekin lotu") gauza bat, izan gertakari izan ideia, bata bestearen ondoren jartzea edo errepikatzea da, berdintasun, antzekotasun, kausa-efektu edo bestelako erlazio batez loturik.
Diskurtsoan eta literaturan, bereziki olerkigintzan, bertso edo esaldi baten amaieran jarritako hitza hurrengo bertso edo esaldiaren hasieran errepikatzea da. Horren helburua, errepikatzen den hitzak adierazten duen ideia, edo ideia horri buruz adierazi behar dena indartzea ("Elkarrekin lortu behar dugu bakea. Bakea denona baita.") do segida logiko bat adieraztea ("Lepoan behera musuak bularretan. Bularretan behera musuak sabelean.").
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.