Konfort-eremua


KategoriakPsikologia

Konfort-eremua pertsona bat ongi eta eroso sentitzen den egoera da, bereziki egoera hori kolokan jar dezaketen zirkunstantziek pertsonaren egonezina dakartelarik. Orokorrean, pertsona zoriontsu baten egunerokotasuna osatzen duten elementu multzoa dela esan daiteke. Besteak beste, ohiko adiskideekiko harremanek, ohiko errutinak, ohiko lanpostu eta zereginek osatzen dute.

Konfort-eremutik atera eta aldaketei aurre egiterekoan pertsonek duten jarrera pertsonen ekimena eta orokorrean nortasuna ebaluatzeko erabili ohi da. Horrela, konfort-eremutik ateratzeko erresistentzia erakusten duten pertsonek moldaera edo adaptaziorako ahalmena eskasa dutela irizten da maiz. Horrenbesteraino, non konfort-eremuan eroso sentitzen diren pertsonei buruz aurreiritziak eta estereotipoak eratzen diren, haien proaktibotasuna kolokan jarriz eta arriskuak hartu nahi ez dituzten pertsona pasiboak direla nabarmenduz.

Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Konfort-eremua"; Gizapedian, 24 ekaina, 2020, /konfort-eremua/.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, comfort zone; gaztelaniaz, zona de confort.

Erreferentziak

224 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.