Pedagogia kritikoa hezkuntza arloko paradigma, teoria, proposamen eta praktika berritzaileen multzoa da. Horren bidez, hezkuntza-eredu konbentzionalak gainditu nahi dira, haurraren garapen integral, aske eta orekatua lortzeko, kultura sozial…
Konfiantzaren pedagogia 2010eko hamarkadaren hasieran garaturiko pedagogiaren ikuspegi berritzailea da, Rafael Cristóbal psikiatra eta irakaslearen eskutik plazaraturikoa, bere "El niño en la mirada del conocimiento. Una pedagogía de la confianza" liburuaren bitartez. Liburuko ideiak Hazitegi unibertsitateko ikerketa taldearen baitan garatu ziren. Pedagogiaren ardatz nausia haurrarengan konfiantza osoa jartzea, eta haurrak bere buruarekin, gertukoekin eta ingurunearekin ere konfiantza izatea, hori guztia haurra pertsona moduan garatzea helburu harturik. Haur hezkuntzaren esparruan (0-6 urte) bereziki garatua, irakaslearen rol laguntzaile eta bideratzailea nabarmentzen du, interes-zentroen inguruan, Ovide Decroly-k asmaturiko kontzeptuan oinarrituz. Geroztik, Euskal Herriko hainbat ikastoletan garaturiko proiektua izan da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.