Konfiantza beste norbaitek gure esperantzak eta igurikimenak bete eta desengainurik hartuko ez delako sinesmen eta jarrera da, baikortasunez edo aldez aurreko esperientzian oinarritua. Garrantzitsua da gizarte harremanak horretan…
Estatistikan, konfiantza-tartea edo konfidantza-tartea jasotako datuen arabera parametro estatistiko edo populazioaren ezaugarri batek (adibidez, populazio-batezbesteko edo proportzio batek) har ditzakeen balioen multzo bat da, gehienetan tarte moduan adierazita. Adibidez, bozketa batean baiezkoa botoa emango dutenen proportzioa %4-%6 tartean %90eko konfiantzaz izango dela baieztatzen denean, tartearen errore marjina edo estimazio-errorea %1 da (tartearen erdia) eta %90 ezarritako konfiantza maila. Gehienetan, ikertzaileak aurrez finkatzen du errore marjina eta konfiantza maila eta horietarako behar den lagin tamaina zehazten da.
Ohartarazi behar da, konfiantza tarte batek ez duela ematen parametroa tarte batean egoteko probabilitatea, parametroa tarte horretan egongo baita ala ez, baizik eta gure ezjakintasunean parametroa tarte horretan egoteko aukerak. Ñabardura hori garrantzitsua da tarte bat zehazki interpretatzerakoan.
Konfiantza-tarteen bitartez egiten den tarte-estimazioa (adibidez, populazio-batezbestekoa %95eko konfiantzaz tartean dagoela zehaztea) metodo egoki eta zehatzagoa da puntu-estimazioa baino (adibidez, populazio-batezbestekoa lagin-batezbestekoaz dela estimatzea, besterik gabe), konfiantza-tarteak puntu-estimazioak ematen ez dituen errorearen neurria () nahiz konfiantza zehazten dituelako.
Orokorrean ondokoak betetzen dira konfiantza-tarte bati buruz:
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.