Konfiantza beste norbaitek gure esperantzak eta igurikimenak bete eta desengainurik hartuko ez delako sinesmen eta jarrera da, baikortasunez edo aldez aurreko esperientzian oinarritua. Garrantzitsua da gizarte harremanak horretan oinarritzen direlako maiz, baina arriskutsua ere bada, espero duguna ez betetzeaz gainera, huts egitearen errua, aurrez bestearengan konfiantza jartzeagatik, ekartzen duelako, bestearengan nahiz gugan.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, trust; gazteleraz, confianza.
Loturiko artikuluak
Konfiantza-tarteakEstatistikan, konfiantza-tartea edo konfidantza-tartea jasotako datuen arabera parametro estatistiko edo populazioaren ezaugarri batek (adibidez, populazio-batezbesteko edo proportzio batek) har ditzakeen balioen multzo bat da, gehienetan tarte moduan adierazita. Adibidez, bozketa…
-
Konfiantza-mozioaKonfiantza-mozioa agintari baten lana edo horren agintaritza onartu eta baieztatzeko egiten den bozketa da, printzipioz efektu errealik ez duena, baino ezetza suertatzekotan agintaria kolokan jartzen duena, bera aukeratu…