Apostatak norberaren inesmenak, printzipioak, ideiak eta iritziak baztertu egiten dituzten pertsonak dira. Bereziki euren erlijioa uzten duten pertsonak izendatzeko erabiltzen da. Apostasia (απο , apo, ”kanpo, at” eta στασις, stasis, …
Matematikan, konbinatoria elementu multzo batetik erator daitezkeen elementuen konfigurazio edo konbinazioak ikertzen dituen matematikaren adarra da, ezarritako baldintza eta eragiketen arabera (hala nola, elementuen aukeraketa, elementu horien ordena kontuan hartzen den ala ez eta elementu horien artean nolako erlazioak dauden) konfigurazio horien kopurua, propietateak eta haien arteko erlazioak aztertzen dituena.
Antzinatik landu den matematikaren adarra da: antzinako Txinan eta Indian problema konbinatorioak aztertu ziren eta gaur egun aplikazio zabalak ditu algoritmikan, grafoen teorian nahiz kimikan, besteak beste. Matematikan ere erabiltzen da, algebran kasu. Jolas-matematikan maiz agertzen diren problemak ebazteko ere erabiltzen da, hala nola karratu magikoak eratzeko.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.