Lubaki gerra edo lubaki guda, lubakietako gerra ere deitua, bi armaden arteko borrokak lurrean egindako lubaki edo zulo luzeetan babesten diren gudarien artean gertatzen da. Ohikoa izan zen…
Konbentzioaren Gerra 1793-1795 bitartean Frantzia iraultzaileak Espainia eta Portugalen aurka garatu zen gerra izan zen. Izenak garai hartan Frantziako Konbentzio Nazionalari egiten dio erreferentzia, Frantziako erakunde politiko nagusienari alegia, asanblada edo legebiltzar moduan funtzionatzen zuena, egiten dio erreferentzia. 1795 urterako tropek Espainiako ipar ekialdeko eremu zabalak kontrolatzera heldu ziren. Gerra 1795eko uztailean bukatu zen, Basileako bake-ituna sinatu zutenean Frantziako Errepublikak. Euskal Herrian ere izan zen gerra eta tropa frantsesak Hego Euskal Herriko lau probintzietako eremu zabalak bere mendean izan zituzten, suntsiketa handiak eginez, miseria eta kalamidadeak ekarrik herriari. Historiaren ikuspegi zabaletik, Konbentzioaren Gerra XIX. mendean izan ziren ideia iraultzaile eta liberalen eta Espainiako erregimen absolutisten arteko gatazka eta guda zikloaren abiaburua izan zen.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.