Mundu sozialak, ingelesez social worlds, jatorrian Chicagoko eskolatik erabilitako gizatalde eta gizarte antolaketen kategoria bat da, maiz azpikulturarekin nahasten dena. Hala ere, azpikulturak ez bezala non ezaugarri formalek…
Konbentzio sozialak edo gizarte konbentzioak gizartean edo gizatalde batean eta egoera jakin baterako dauden arau inplizituak dira, tazitoki eta orokorrean gizabanakoek onartu egiten dituztenak, ohiturak eta usadioak izateagatik. Ezaugarri horiek, ohikotasuna eta adostasun inplizitua alegia, dira konbentzio sozilen legitimitatearen iturburuak. Bereziki jokabidearekin daude loturik. nola jantzi, errituak garatzeko modua, eta abar. Dena den, arau moralek baino indar arautzaile txikiagoa izaten dute, ona eta txarra dena baino, egokia eta desegokia zer den ezartzen baitute, eta horien urradura "gauzak orain arte horrela egin dira" gisako aurkako argudioak baino ez ditu sorrarazten, eta gaitzespena eta gehienez ere ostrazismoa eragin.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.