Konbentzio Nazionala


KategoriakHistoria

Konbentzio Nazionala Frantziako Iraultzan zehar 1792tik 1795era bitartean indarrean izan zen asanblea eratzailea eta horri dagokion erregimen politikoa izan zen. Horren baitan hiru aldi politiko bereizi ziren: Konbentzio girondinoa, 1792tik 1793ra, girondinoak, legalistak eta moderatuak, zirenean boterean; Konbentzio menditarra, 1793tik 1794ra, jakobinoak eta sans-culotteak, iraultzaile erradikalak alegia, nagusitu zirenean eta Izu Garaia izeneko aldi odoltsua gertatu zenean eta Berolisko Konbentzioa, 1794tik 1795era, boterera indar moderatu eta liberalak itzuli zirenean. Konbentzioan zehar Frantziako Lehen Errepublika aldarrikatu zen. Konstitutzio bat, Lehen Urteko Konstituzioa plazaratu zen, baina ez zen inoiz indarrean jarri. Azkenik, Konbentzio nazionala 1795ean desegin zen, Direktorioa izeneko aldi politikoari bidea emateko.

201 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.