Gizapedia

Giza · Gizarte · Zientziak

Komunztadura (hizkuntzalaritza)

Gramatikan, komunztadura perpaus bateko osagaiek partekatzen duten elementu baten erabilera da, osagai horien arteko lotura adierazi eta markatzeko. Komunztadura numeroari, pertsonari, generoari eta kasuari buruzkoa izan daiteke, besteak beste. Adibideak

  • genero-komunztadura: “Miren, egun al ditun lanak?” (Miren genero femeninoko izena, ditun adizki alokutiboko -n markarekin ere adierazten dena).

  • numero-komunztadura: “Gutunak idatzi ditut.” (Gutunak hitzaren plurala adizkian ere markatzen da - ditut -)

  • pertsona-komunztadura: “Ni ez naiz joango” (Lehenengo pertsona ni zein naiz hitzetan agertzen da).

  • kasu-komunztadura: “Liburua Mireni eman diot” (Mireni nahiz diot hitzek datiboa adierazten dute, nori alegia).

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, concordancia gramatical.

178 hitz

Irakurleari

Artikulu bat eskatu

Erabili galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun.