Konstrukzionismo soziala errealitatea eta horri buruzko ezagutza eta egia subjektuok eratzen ditugun konstrukzio edo eraikuntza sozialak direla baieztatzen duen korronte epistemologikoa da. Horren helburua zentzua eta esanahia ematea…
Komunitate-eraikuntza edo eraikuntza komunitarioa (ingelesez, community building) bereziki hirietako eremu pobretuetan eta landa-eremuetan, uneko arazo sozialei irtenbidea eman eta finean aldaketa sozialerako bidea zabaltzeko, bizilagunak elkartu eta elkar lagundu dezaten aurrera eramaten diren ekimenen multzoa da, komunitate izateak dakarren kapital sozialaren kontzientzia hartuz. Auzo mailan garatzen dira, bertako bizilagunen artean, tokiko elkarteek bultzaturik eta instituzio politikoetatik at, haiekiko elkarlana eta haien sustapena beharrezkoa izaten den arren. Bereziki Ameriketako Estatu Batuetan sortutako ekimenak izan dira, bereziki delinkuentziaren eta drigaren aurkako borroka, eskola laguntza, enplegu sustapena eta etxebizitzen berrikuntzaren inguruan. Gainera, arazo konkretuak kudeatu eta konpontzeko tresna izateaz gainera, kohesio sozialerako tresna badela ere frogatu da, estereotipoak gainditu eta arrazismoaren eta beste diskriminazio motak baztertzen laguntzen dutela frogatu baita.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.