Komunismo primitiboa


KategoriakPolitika

Komunismo primitiboa marxismoan historiaurreko eta beste gizarte eta gizatalde primitibo batzuetako ekoizpen-modua eta formazio ekonomiko soziala izendatzeko erabiltzen den terminoa da, non jabetza pribatuaren kontzepturik gabe ekoizpen-bideak eta horien fruituak, bereziki lurra eta haietatik eskuratzen diren baliabide naturalak, partekatzen diren. Marxek eta Engelsek bereziki erabili zuten, gizateriaren historia sozialaren bilakaera azaltzeko, esklabismoaren, feudalismoaren eta kapitalismoaren aurretik hurrenik hurren. Komunismo primitiboaren beste ezaugarri indar produktiboen garapen eskasa da, biziraupen-ekonomia baterako aukerak baino ematen ez dituena.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, primitive communism; gaztelaniaz, comunismo primitivo.

Ikus, gainera

 

163 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.