Hizkuntza jasoa edo hizkuntza kultua hizkuntza modu zuzen eta aberats batean, gramatika nahiz lexiko aldetik, darabilen hizkuntza erregistro edo modalitatea da, bereziki arlo akademikoan, argitalpenetean eta administrazioan erabiltzen…
Komunikazio-hizkuntza komunitate edo erakunde batean ama hizkuntza desberdinak dituzten pertsonen artean erabiltzen den hizkuntza komun eta partekatua da. Espainian, bereziki hezkuntza arloan erabiltzen den terminoa da (lengua vehicular), hezkuntza komunitatean eta bereziki ikasleekin ikasgaiak transmititzeko erabiltzen den hizkuntza adierazteko, transposizio didaktikorako edo irakaspen-diskurtsoa osatu nahiz interakzio-diskurtsoa osatzeko erabiltzen dena; esanahi berdinarekin erabili dira beste termino batzuk ere, hala nola eskola-hizkuntza (lengua de escolarización), irakaskuntza-hizkuntza (lengua de enseñanza, lengua de instrucción). 2020 urtean, gatazka politiko bizia sortu zen Espainian, hezkuntza-lege berrian gaztelania komunikazio-hizkuntza gisa ezabaturik geratu zenean, komunitate autonomoetako bertako hizkuntzen mesedetan. Gatazka eremu politikoan garatu zen bereziki, espainiar nazionalisten artean eta katalanista eta abertzaleen artean, alde batera utziz komunikazio-hizkuntzak haurren garapenean dituen bi dimentsio nagusiak, dimentsio metakognitiboa eta dimentsio sozioafektiboa.
Erreferentziak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.