Agian, komunalitatearen adiera soziologikoa bilatzen ari zinen.
Faktoreen analisian edo analisi faktorialean, komunalitateak edo bariantza komun edo partekatuak behatutako aldagai bakoitzaren bariantza faktore edo aldagai ezkutuek azaltzen duten bariantzaren zatiak dira, hots aldagai bakoitzak beste aldagaiekin partekatzen duen bariantzaren zatiak (aldagai bakoitzak beste aldagaiekin partekatzen ez duen zatia berriz, bariantza espezifikoa da). Aldagai behatuak faktoreen terminoetan azaltzen direnean, faktore-pisu deitzen diren koefizienteak dituen funtzio lineal baten bitartez, komunalitateak funtzio lineal horren faktore-pisu karratuen batura da. Faktore-analisiaren abiapuntua komunalitate hauek osatzen duten bitartean, osagai nagusien analisian abiapuntua aldagai bakoitzaren bariantza osoa da, korrelazio matrizeko diagonaleko 1 elementu bakoitza alegia. Adiera orokorragoan, komunalitatea aldaia behatuak azaltzen dituzten faktoreen multzoa ere bada, unizitatea aldagai bakoitzaren berezko zatia, beste aldagaiekin partekatzen ez duena, den bitartean.
Loturiko artikuluak
Diseinu faktorialaEsperimentuen diseinuan, diseinu faktoriala edo esperimentu faktoriala faktore batzuetako tratamendu guztiak gurutzatu edo konbinatzen dituen esperimentua da. Adibidez, hiru botika ezberdinek (A-B-C) eta bi dietak (X-Y) odolean dagoen substantzia…
Faktore-analisia (analisi faktoriala)Faktore-analisia edo analisi faktoriala, aldagai anitzeko datu-multzo batean aldagai behagarri horiekin loturik dauden aldagai estaliak, faktoreak alegia, hauteman eta aldagai behagarriekin nola lotzen diren zehazten duen teknika estatistikoa da. Osagai…
KomunalitateaArtikulu hau kontzeptu soziologikoari buruzkoa da, estatistikan duen esanahiari buruz ikus: Komunalitateak (faktore-analisia) Komunalitatea herri, komunitate, elkarte edo gizatalde bateko kideek sentitzen duten elkartasun eta atxikimendu pertzepzio eta…