Estatistika fenomeno aldakorrei buruz jasotako datu-multzoak era egokian bildu, irudikatu, aztertu eta horiei buruzko konklusioak ateratzen dituzten metodoen multzoa da, bereziki fenomeno aldakor horietan izan daitezkeen erregulartasunak atzemate…
Komorbiditatea edo komorbilitatea gaitz nagusi batekin batera agertzen diren sintoma, nahasmendu, arazo eta beste gaixotasunen presentzia da. Sintoma, nahasmendu eta arazo horiek komorbidoak direla esaten da. Adibidez, droga kontsumoa buruko nahasmendu askori buruz komorbidoak dira, eta autismoaren komorbilitatea epilepsiak, antsietateak eta nahasmendu bipolarrak osatzen dute.
Komorbiditatea kausala izan daiteke, gaitz batek beste nahasmendu bat eragiten duenean zuzenean, edo arrisku-faktoreko komorbiditatea, loturiko gaitzak arrisku-faktoretzat hartzen direnean, adibidez obesitatea eta bihotzekoaren arriskua. Komorbiditatea independentea ere izan daiteke, batera agertzen diren gaitzek elkarrekin loturik ez daudenean.
Komorbiditatearen eragina aztertzen duten bi indize daude, Charlson indizea eta Elixhauser indizea, batera gerta daitezkeen gaitz eta arrisku zerrenda batean, horien konbinazio bakoitzeko pazienteak duen bizitza-itxaropena eta bestelako aldagaiak estimatzen dituena.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.