Komodifikazioa (merkantilizazioa)


KategoriakEkonomia

Komodifikazioa edo merkantilizazioa edonolako ondasun edo zerbitzua, maiz izaera aske eta publikoa duena, salgai bihurtu, eta hortik ahalik eta etekin gehien ateratzeko prozesu kapitalista da, interes pribatuen mesedetan eta interes kolektiboaren kaltetan. Maiz, pribatizazioa erabiltzen da komodifikazioa bideratzeko. Komodifikazioaren adibide garbienetakoa masa-turismoa da, herriko ondare natural, historiko eta kulturala mozkin ekonomikoa ateratzeko erabiltzen delarik, adibidez naturgune baterako eta herri ikuskizunetaz gozatu ahal izateko sarrera ordainaraziz, bertakoei propioa duten ondare horretaz gozatzeko aukera oztopoak jartzeaz gainera, haiek ondare horri buruz duten atxikimendua kolokan jarriz. Etxebizitzen inguruko espekulazioa ere komodifikazio prozesua da, etxebizitzarako eskubide kolektiboa kolokan jartzen duelako, prezioak neurri igoaraziz, eta azkenean bertako bizilagunak auzotik kanporatuz.

Ikus, gainera

199 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.