Kolonoak Erromatar Inperioko gizon libreak ziren, baina beste toki batetik etorrita nekazaritzan jarduten zuenak, jaun edo ugazaba bati lurra alokairuan hartuz. Jaun edo ugazabaren eta kolnooen arteko erregimenari kolonotza deritzo. Erromatar Inperioaren krisiarekin batera, kolonoek zailtasunak izan zituzten errentak ordaintzeko. Jaunaren interesak bermatzeko, Konstantino I enperadoreak kolonoen erregimenari buruzko baldintza berriak ezarri ziren, hala nola kolonoak bere etekinak saltzeko debekua, jaunaren errenta ziurtatzeko. Horrela, Erdi Aroan Europan nagusituko zen joputza izeneko dependentzia-sistemarako oinarriak jarri ziren.
Aro Modernoan, kolono terminoak bestelako esanahia hartu zuen: Europako potentziek konkistatutako lurretara joandako pertsonak ziren, laboratzeko lurrak bereganatu edota bestelako jarduera ekonomikoak garatzen zituztenak, bertakoak esklabotzat hartuz edo kasurik onenean haiek bazterreratuz. Adiera horri buruz jakiteko, ikus: Kolonialismoa.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, colonist and tenant farming; gaztelaniaz, colono y colonato.
Loturiko artikuluak
Industriaurreko aroa eta gizarteaIndustriaurreko gizartea eta industriaurreko aroa Industria Iraultza aurreko garaia eta mundua adierazteko erabiltzen diren terminoak dira, nekazaritza eta abeltzaintza jarduera ekonomiko nagusiak zirenean, eta industria artisautzan mugaturik zegoenean.…
FeudoakFeudalismoaren baitan, eta bereziki karolingiar inperioan, feudoa jaunak basailu izenekoari emandako ondarea da, gehienetan lurra, hango eraikuntza eta ondasun guztiekin, basailuak jaunari eskainitako babes eta laguntza militar eta…
Jopuak eta joputza (Erdi Aroa, feudalismoa)Jopuak edo glebako jopuak Erdi Aroko feudoetako nekazarien klase soziala zen, jaun feudalaren mendean eta agindupean, askatasun guztiz mugatua zutenak. Zehatzago, jopua feudo bateko lursail bati atxikitako gizona…