Kolonizazioa herrialde edo inperio batek lurralde bat okupatu eta bertako biztanleak, indigenak gehienetan, menderatzea da, bereziki lurraldeko baliabideak ustiatu eta etekinak ateratzeko asmoarekin, horretarako nazio edo estatu okupatzaileko biztanleak, kolonoak alegia, ekarriz eta lurraldean finkatuz. Hain zuzen, kolonoen etorrera eta haien finkatzea da kolonizazioaren ezaugarri nagusiena, lurraldea okupatu eta menderatzearen azken fasetzat har daitekeena. Menderatzen den lurraldeari kolonia deitzen zaio, eta okupatzen duen herrialdeari metropolia. Kolonialismoa, berriz, kolonizazioa sustatu egiten duen ideologia eta praktika politikoa dam, bereziki XV-XX. mende bitartean garatu dena, bereziki Europako potentzia kolonialen eskutik.
Loturiko artikuluak
DeskolonizazioaDeskolonizazioa erregimen kolonial baten baitan dauden herriek independentzia lortzeko prozesua da, kolonialismoa juridikoki eta politikoki bukatutzat ematearekin batera. XX. mendean zehar gertatu zen, bereziki 1950-1960 hamarkadetan, eta horren…
Berlingo KonferentziaBerlingo Konferentzia, Berlingo Kongresua edo Berlingo Biltzarra 1884 urtearen bukaeratik 1885 urtearen hasierara Berlin hirian garatu zen nazioarteko batzarra izan zen, non potentzia inperialista europarrek Afrika kontienentearen zati…
KolonialismoaKolonialismoa herri indigena batean kanpoko potentzia baten eskutik dominazio iraunkorra ekarri eta iraunarazten duen estrategia eta prozesu historikoa da, potentzia kolonial edo menderatzailearen botere politikoaren eta interes ekonomikoen…