Kognomena


KategoriakHistoria

Kognomena edo latinez cognomena Antzinako Erromako hiritarren izen osoaren ataletako bat da, praenomoen eta nomen direlakoen ondorengoa, izenaren bukaeran alegia, eta hasiera batean pertsonaren ezaugarri fisikoren bat edo bere izaera adierazten zuen arren, laster heredagarri bilakatu zen eta era horren gens edo familia adierazten zuen nomen delakoaren atal bat izendatzera pasa zen. Adibidez, Marcus Tullius Cicero Zizeronen izenean, Cicero da kognomena, eta haren arbaso batek sudurrean zuekan pikor bati egiten omen dio erreferentzia. Beste kogonomen arrunt batzuk Crassus (gizena), Calvus (burusoila) edo Clemens (samurra) izan ziren, besteak beste. Batzuetan, bizitzan zehar eskuratzen zen, gudaren batean egindako balentria gogoratzeko (Africanus, esaterako, Eszipion Afrikarraren kasuan).

200 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.