Kognitibismoa edo teoria kognitiboak prozesu mentalak, bereziki ikaskuntza eta erabaki-hartzea, pertsonak edo beste izaki bizidun batek dituen baliabide kognitiboen bitartez azaltzen dituen paradigma epistemologikoa da, psikologian, neurozientziak eta soziologian bereganatu izan dena. Prozesu mentalen oinarrian kokatzen diren baliabide kognitibo horiek hautematea, oroimena, esperientzia eta hizkuntza dira besteak beste. Bereziki, ikaskuntzaren inguruko teoriak eratzeko erabili da.
Loturiko artikuluak
Teoria psikodinamikoakTeoria psikodinamikoak edo ikuspuntu dinamikoa psikologiaren paradigma nagusietako bat da, konduktismoarekin batera eta horri kontrajarria neurri batean. Maiz psikoanalisiarekin lotu izan da esklusiboki, baina badira teoria psikodinamikoak, psikoanalisitik…
Kontingentziaren teoriaKontingentziaren teoria sistema eta fenomeno sozialen antolakuntza eta funtzionamendua kontingentea dela baieztatzen duen teoria da, beraz ez absolutua edo beharrezkoa. Horren arabera, erakunde eta beste sistema sozialak inguruneko kondizioen…
Dependentziaren teoriaDependentziaren teoria, mendekotasunaren teoria edo menpekotasunaren teoria garapena eta azpigarapena zentro edo herrialde garatuen eta periferia edo herrialde azpigaratuen artean dauden dominazio edo mendekotasun harremanen ondorioak direla baieztatzen…