Agian, kodifikazioa datu analisian bilatzen ari zinen.
Hizkuntzalaritzan, kodifikazioa mezu baten igorleak mezu horren informazioa zeinu bitartez adieraztea da, horren bidalketa komunikazio-kanalaren bitartez egin aurretik. Deskodifikazioa berriz hartzaileak komunikazio-kanaletik kodea (medu kodetua) jaso ondoren, informazioa bereganatzeko burutu behar duen eragiketa. Biak ala biak, kodifikazioa nahiz deskodifikazioa, ezinbestekoak dira komunikazioa bideratu eta horren fidagarritasunerako faktore nagusiak dira, banaketa-kanalaren igorpen egokiarekin batera; kodifikazio edo deskodifikazio desegokiek, jatorriko mezua distortsionatu egiten dutena, komunikazioaren gaizki ulertzea, eta beraz porrota, dakarte. Arazo horiek egunero gertatzen dira: adibidez, emakume batenganako maitasun-sentimenduak modu desegokian adierazten baditut, emakume horrek nire mezua gaizki ulertu eta besterik gabe ligatu edo berarekin sexu-harremanaka baino ez ditudala nahi ulertuko du.
Loturiko artikuluak
Kodifikazioa (datuen analisia)Agian, kodifikazioa komunikazioan bilatzen ari zinen. Datuen analisian, kodifikazioa jasotako datuak estatistikoki eta informatikoki lantzeko burutu beharreko aurretiko lanketa-fasea da. Hainbat operazio barnehartzen ditu, hala nola galdera bakoitzeko…
Hitzik gabeko komunikazioaHitzik gabeko komunikazioa hitzezko komunikazioaren aldaera osagarria da, hitzekin batera keinuak, jarrerak, begiradak, intonazio edo ahots tonua, esaldiaren abiadura eta bestelako elementuak biltzen dituena. Egindako zenbatespenen arabera, transmititzen…
Masa-komunikazioa eta masa-hedabideakMasa-hedabideak, nazioartean mass media izenez ere ezagunak, teknologia espezializatu eta aurreratuarekin, gizarte osoari eta ez kolektibo jakinei zuzentzen den alde bakarreko komunikazioa burutzen duten hedabideak dira, profesionaltasun eta…