Epemuga edo mugaeguna zor bat itzultzeko denbora da. Epemuga-datan, zorraren zenbateko osoak kitatuta behar du izan, eta beraz hortik aurrera zorrak ez du interesik sortuko. Adibidez, mailegu baten…
Kobrantza-eskubideak pertsona fisiko edo juridiko batek, hartzekoduna deitzen denak, zordun deitzen den beste batek ordaindu beharreko diru-zenbateko bat kobratzeko duen eskubidea da. Hala, kobrantza-eskubideak dira kobratzeko fakturak, txekeak, alokairuak, kalteordainak, prestazioak eta abar. Horien artean, ohikoak dira kobrantza-eskubide arruntak transakzio baten ondorioz sortzen den korronte errealaren (ondasunak, zerbitzuak) eta korronte finantzarioaren (dirua) artean gertatzen den denbora-tartearen ondorioz (hiru hilabetera kobratu beharreko salmenta, adibidez). Eskubidea izanik, kobrantza-eskubide batek legezko bermeak ditu bere ordainketa gauzatzeko. Azkenik, epe laburreko eta epe luzeko kobrantza-eskubideak bereizten dira, haien epemuga edo kobratzeko azken dataren arabera.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, derechos de cobro.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.