Koalizioak subjektu bi edo gehiagoren arteko akordioak dira, aldi baterako adostuak, eta aurkariei nagusitasuna kendu nahian eratuak, helburu jakin batzuk (politikoak, ekonomikoak, ...) lortzearren. Terminoa bereziki politikan erabiltzen da alderdi politikoen arteko akordioak izendatzeko, hauteskundeetan indarrak eta sostenguak metatuz. Joko-teorian ere erabiltzen da: joko kooperatiboen testuinguruan, jokalarien arteko akordio edo adostasun estrategikoak izendatzeko, etekinak maximotze aldera.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Indar-korrelazioaPolitikan, indar-korrelazioa edo indarren korrelazioa espazio politiko edo geopolitiko batean diharduten joera, koronte eta alderdiek duten botere eta eragin diferentzialen multzoa da. Indar-korrelazioa uneko zirkunstantzietatik at dagoen aspektu…
PaktismoaPolitikna, paktismoa beste alderdi, indar eta eragile politikoekin, bereziki berez aurkariak diren haiekin, akordioak eta hitzarmenak adosten bultzatzen duen joera politikoa, gatazkak gainditu nahian.
Indar metaketa (politika)Indar metaketa edo indarren metaketa aurkari politikoaren aurkako ekimenak bateratu eta botere politikoa eskuratzeko estrategia politikoa da, ideologia desberdinak izan arren, minimo edo gutxieneko xedeei buruz programa berdinak dituzten…