Klitoria


KategoriakSexologia

Klitoria edo klitorisa bulba edo aluaren goiko aldean dagoen emakumearen organo genitala da, baginako zuloaren eta uretratik 2-3 cm-ra, gutxi gorabehera 10 cm luze den zilindro formakoa, glande izeneko kanpoko alde txiki bat duena, koskor modukoa eta 2 eta 8 mm arteko diametrokoa, kaputxoi batean jasoa eta barne-gorputz barrunbetsuz osatua. Milaka nerbio-amaiera ditu, eta funtzio bakarra da emakumeei plazera ematea sexu-harremanetan eta masturbazioan zehar haren estimulazioaren bidez. Klitoriaren ebakuntza bidezko erauzketa, klitoridektomia deitua, praktika kultural eta erlijiosoa izan da eta izaten jarraitzen du gaur egun ere; arrazoi mediko eta estetikoengatik ere egin izan da. Klitoridinia klitorian sentitzen den oinaze, min edo erremin iraunkorra da. Klitoromegalia klitoriaren hipertrofia edo gehiegizko tamaina da.

210 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.