Klase subalternoak (subalternitatea)


KategoriakSoziologia

Adiera zabalean, klase subalternoak dominazio edo subordinaziopean dauden gizarte klaseak dira, klase agintarien menpekoak direnak alegia. Terminoa Antonio Gramsci filosofo marxistak asmatu zuen, baina adiera desberdinekin erabili zuen, zabalean arestian den gisan, baina baita ere hertsikiago proletargoaren baitan zegoen aniztasunaren alderdi bat izendatzeko. Zehazkiago, subalternoa menpekoa litzateke, baina ez hertsiki zapalduaren zentzuan, baizik eta masa sozialaren baitan, gehienetan isilarazia eta bereizia edo diskriminatua dena. 1970eko hamarralditik, subalternitatea teoria postkolonialen baitan garatu den kontzeptua izan da, eta horren inguruan Ikasketa Subalternoen Taldea garatu da, zeinaren ordezkari nagusiak Gayatri Spivak eta Ranajit Guha diren.

Erreferentziak

186 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.