Estatistikan, klase-marka edo klase-ordezkaria tartekako maiztasun-taula batean tarte bakoitzeko muga-balioen batezbestekoa edo erdipuntua da. Adibidez, 100-200 tarteko klase-marka 150 da. Klase markak tarte osoaren balio adierazgarri gisa erabiltzen dira neurri estatistikoak kalkulatzerakoan. Adibidez, 100-200 tartean 4 datu badaude, datu horien batura kalkulatu ahal izateko, 4 datu horiek 150 direla (klase-marka alegia) suposatuko da, eta ondorioz batura 600 dela estimatuko da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, class mark, class midpoint; gaztelaniaz, marca de clase.
Loturiko artikuluak
- 
Klase kontzientzia- Marxismoan, klase kontzientzia klase bateko kidea, izan langile izan burges, kidetasun horren jakitun izan eta horren klase-interesen arabera jokatzea da. Klase-kontzientziak klase borrokaz, burgesia kapitalistaren eta  proletargoaren arteko… 
 
- 
Marka zuriak- Marka zuriak, banatzaile-markak edo marka propioak fabrikatzaileak ekoitzi baina banatzailearekin markarekin merkaturatzen dira. Banatzaileari hanbat abantailak dira, hari ematen dioten nortasun berezia eta bezeroaren saltokiarekiko leialtasuna indartzea. Kontsumitzailearentzat… 
 
- 
Bigarren marka- Bigarren marka enpresa batek bere marka nagusiaz gainera sortu eta merkaturatu egiten duen beste marka bat da, beste segmentu bati zuzendua, hala nola prezio txikiagoa bilatzen duten bezeroentzat.…