Marxismoan, klase kontzientzia klase bateko kidea, izan langile izan burges, kidetasun horren jakitun izan eta horren klase-interesen arabera jokatzea da. Klase-kontzientziak klase borrokaz, burgesia kapitalistaren eta proletargoaren arteko antagonismoaz jabetzea ere badakar. XX. meden amaieratik gertatu den langile borrokaren gainbehera klase kontzientziaren galtzearekin lotu izan da, klase langilearen burgesamenduaren ondorioz.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, conciencia de clase.
Loturiko artikuluak
BurgesamenduaBurgesamendua, aburgesamendua edo burgestea soziologo batzuengandik plazaraturiko hipotesia da, bereziki marxismotik adierazia, zeinaren arabera industria aro ondoko gizarte batean, industria aroan klase langilea osatzen zuten langileak lepo zuriko…
Klase borroka (klaseen arteko borroka)Klase-borroka edo klaseen arteko borroka marxismoaren eta beraz materialismo historikoaren funtsezko kontzeptua da, burgesiaren eta proletargoaren arteko gatazka adierazi eta klase sozial antagonista horien arteko talka historiaren motore…
Klase-gatazkaKlase-gatazka edo klaseen arteko gatazka gizarte-klase desberdinen arteko lehia edo antagonismoko egoera bat da (ikus, gainera, gatazka), balio, printzipio, jarrera politiko edo interes desberdinak izateagatik edo haien artean…