Erdi Aroan, Gaztelako eta Aragoiko erresumetan, enkomienda monarkak pertsona bati entregatzen zion lur konkistatuen ustiapena zen, horretarako lurraldera printzipioz borondatez etorritako pertsona eta familiak bere babesean hartuz, obedientziaren…
Klara Kanpoamor, gaztelaniaz Clara Campoamor, (1888-1972), espainiar politikari erradikala (errepublikazalea, antiklerikala eta laikoa) eta feminista nabarmena izan zen. Bere ekimenari esker, emakumeek boto eskubidea lortu zuten Espainian 1931 urtean.
Madrilen jaioa, zuzenbide ikasketak burutu zituen. 1920ko hamarkadan, emakumeen aldeko eskubideen eta askatasun demokratikoen alde lanean jardun zuen. Primo de Riveraren diktaduraren aurkako jarrera izan zuen. Bigarren Errepublika indarrean sartu zenean, bere militantismoa areagotu egin zen eta Union Republicana Femenina erakunde politikoa sortu zuen. 1931 urtean diputatu izendatu zuten Alderdi Erradikalaren baitan eta bere jardunari esker emakumeen boto eskubidea onartu zen Espainian, eskuinaren nahiz ezkerraren aurka, Victoria Kent diputatu kontserbadorearekin izan zuen Legebiltzarreko eztabaida bizi baten ondorioz. Alderdi Erradikalak eskuinerako joera eta Asturiako Iraultzaren aurkako errepresioa salatzeko, alderdia utzi egin zuen, eta Izquierda Republicana alderdian sartzeko eskaera egin zuen baino ez zuten onartu.
Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, erbesteratu egin zen eta ez zen Espainiara itzuliko. Frantzian, Argentinan eta Suitzan bizi izan zen, idatziz, itzulpenak eginez eta hitzaldiaz emanez. 1972 urtean Suitzan hil eta bere gorpua Donostian hilobiratu zuten. Bere hilobia Donostiako Polloe hilerrian dago egun ere.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.