Kintesentzia (kintaesentzia)


KategoriakFilosofia

Antzinako Greziako filosofian, kintesentzia edo kintaesentzia (latinezko quinta essentia hitzetik, "bosgarren esentzia") natura ustez osatzen duen bosgarren elementu edo substantzia bat da, sua, lurra, ura eta haizearen ondoren, elementu horien artean osaturiko hutsuneak ustez betetzen duena. Terminoa Erdi Aroan erabili zen lehen aldiz, alkimiak lau elementuen teoria bereganatu zuenean, horrekin batera kintesentzia edo bisgarren elementutzat eter izeneko substantzia hartuz, ustez Lurraz gaindiko unibertsoa betetzen zuena, argizagien artean, haizea baino arinagoa eta argia hedatzeko ahalmena zuena. XIX. mendean frogatu zen argia hutsean hedatu daitekeela eta beraz eterraren eta horrekin kintesentziaren inguruko teoriak guztiz baztertu ziren. Dena den, hedaduraz, egun kintesentzia zerbaiten mamia, funtsa edo eredu garbiena adierazteko ere erabiltzen da.

205 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.