Zisma (latinezko schisma,hitzetik, eta azken hau antzinako grezierazko σχίσμα schisma hitzetik, 'zatiketa') konfesio erlijioso baten baitan sortzen den zatiketa edo banaketa da, bereziki dogma erlijiosoetan sortu diren desadostasunengatik.…

Katolizismoan, kinkuagesima Hausterre-eguneko aurreko igandea da, Garizuma aurreko azken igandea alegia. Izena Kinkuagesima egun horretatik Pazko Igandera arte dauden berrogeitamar (quinquaginta, latinez) eguneko segidari egiten dio erreferentzia. Kinkuagesima inauteri-igandea da gainera, Garizumaren aurreko inauteri-zikloan. Ohartzekoa da, Garizuma hitzak Hausterre-egunetik Pazkoko igandera arte dauden berrogei (latinez, quadraginta) eguneko epea adierazten duela. Bi epeen arteko hamar eguneko desfasea dira Kinkuagesimatik Hausterre-egunera dauden hiru egunak gehi Kinkuagesimatik Pazkoko igandera dauden zazpi igandeak, zeinetan ez den penitzentziarik egin behar.
Beste hizkuntzetan; gaztelaniaz, Quincuagésima.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.