Kaudimena edo solbentzia enpresak bere zorrak dagokien epemugan kitatu edo ordaintzeko ahalmena, epe luzera nahiz laburrera, bere jardunean trabarik sortu gabe. Maiz likideziarekin batera aztertzen da: likidezia epe laburreko kaudimena dela esan liteke, epe laburreko zorrak ordaintzeko ahalmena; kaudimena zor guztiak, epe laburrera nahiz luzera, enpresako aktiboekin ordaintzeko ahalmena den bitartean (ikus, gainera, zorpetze-ahalmena). Enpresa edo pertsona fisiko bat kaudimenik ez duenean, kaudimengabea dela edo kaudimengabezia egoeran dagoela esaten da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, solvency; gaztelaniaz, solvencia.
Loturiko artikuluak
Holding (definizioa)Holding-ak edo holdinak jarduera nagusitzat sektore desberdinetan diharduten enpresa anitzetako akzioen portzentaje handiak eskuratzen dituzten enpresa-talde finantzarioak dira, enpresa haiek kontrolatu edo haietatik errentagarritasuna eskuratze aldera. Enpresa-kontzentrazio mota…
Estrategiak (enpresa)Estrategia kontzeptua joko-teoriatik ekarri zen management edo kudeaketa arlora, XX. mendearen erdialdean joko-teoria garatzen ari zenean, estrategia aurkari edo lehiakidearen aurka helburuak lortzeko ekinbide edo aukera posible gisa.…
Likidezia (aktibo likidoak)Agian likidezia finantzarioa bilatzen ari zinen. Likidezia ondasun batek berehalakoan edo oso epe laburrera diru bihurtzeko duen ahalmena da. Berehala eskudirutan bihurtu daitezkeen ondasunak aktibo likidoak direla esaten…