Kataluniako Mankomunitatea Kataluniako lau probientzietako diputazioak elkarturik 1914an sortu zen erakunde politikoa da, 1833 urtean ezarritako zatiketa probintziala gainditu eta erakunde politiko katalan zentral eta autonomo gisa eratzeko. Diputazioak elkartzea ahalbidetzen zuen Espainiako gobernuaren dekretu batean oinarriturik, nahiz eta haietarako eskumenik eta baliabide ekonomikorik aurreikusten ez bazuen ere, Mankomunitateak sostengu politiko zabala izan zuen, eta Kataluniako udalerri gehien-gehienek onartu zuten. Erakundeak 1925 urtera arte egon zen indarrean, Primo de Rivera jeneralaren diktadurapean desegin zen arte. Urte horietan, lau diputazioek baliabide eta eskumen ugari utzi zituzten mankomunitatearen eskuetan, eta Katalunia komunitate autonomo eta autogobernatu moduan eratzearekin batera, 1932ko Kataluniako Autonomia Estatutuaren aurrekaria izan zela esan daiteke.
Loturiko artikuluak
Enkomiendak eta komendadoreakErdi Aroan, Gaztelako eta Aragoiko erresumetan, enkomienda monarkak pertsona bati entregatzen zion lur konkistatuen ustiapena zen, horretarako lurraldera printzipioz borondatez etorritako pertsona eta familiak bere babesean hartuz, obedientziaren…
Aro Garaikidea eta Historia GaraikideaAro Garaikidea eta horren historia, Historia Garaikidea alegia, XVIII. mende bukaeratik mundu osoan izan diren iraultza politiko, ekonomoiko, zientifiko, teknologiko eta demografikoak biltzen dituen aro historikoa da, Aro…
MankomunitateaMankomunitatea udalerri edo bestelako entitate administratibo batzuek helburu jakin baterako (hala nola, ur horniduraren kudeaketa edo bertako hizkuntzaren sustapena) osatzen duten elkartea da, nortasun juridikoa propioarekin eta hura…