Kasuistika


KategoriakFilosofia

Teoria eta printzipio orokorretan oinarritu ordez, kasuistika kasu partikularrak aztertzeko kasu horien xehetasunak aztertu eta kasu batean ebatzitakoa beste kasu batean ere aplikatu daitekeen aztertzen du. Bereziki etikan, egoera jakinetan egin behar dena erabakitzeko, eta jurisprudentzian erabltzen da. Adibidez, pobrezia larrian bizi den familia bateko aita lapurretan harrapatu dutenean, arau moralak lapurreta beti gaitzesgarria dela ezartzen du, baina kasuistikak familiaren egoera kontuan hartu eta aita errugabetuko luke agian. Horregatik esan ohi da, "kasu horrek kasuistika berezia" edo "kasuistika propioa du". Antzinako Greziatik ezagutzen den metodologia da; hain zuzen, Aristotelesek zientzia printzpio orokorretan oinarritu behar dela azpimaratu bazuen ere, etikan kasuan kasuko ebazpenak, kasuistika alegia, garatu behar zela adierazi zuen.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, casuistry; gazteleniaz, casuística.

211 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.