Antropologian eta gizarte psikologian, emic eta etic ikuspuntuak gizataldeak eta horien kultura aztertzeko aukeran dauden ikuspuntuak dira. Emic natiboaren edo bertakoaren ikuspuntua da, eta etic kanpokoarena. Bereizketa sinplea izan…

Kasta gizarte batean hierarkikoki ordenaturiko gizatalde bat da, besteengandik bereizten duen ezaugarri nagusitzat kastakideen bizimodua eta lanbidea eta bizimodua dituena. Hierarkian kasta batek duen maila zuzenean loturik dago dagokion bizimodu eta lanbidearen araztasunarekin. Kasta-sistema batean gizabanako batek duen maila bere izpirituari emandako saria edo zigorra izan daiteke. Kasta portugaleratik datorren hitza da, literalki "arraza" esan nahi duena.
Indiakoa da, egun, kasta-sistemaren adibide paradigmatikoena. Han, lau varna edo kasta hauek bereizten dira, hierarkia maila handienetik txikienera:
Varna bakoitza jati anitzean banatzen da, tokiko gizatalde endogamoak direnak. Jati horiek lehian aritzen dira, ekonomikoki breziki, dagokien varna-ren baitan gora egiteko, eta maila goragoko kasta bateko mailara noiz edo noiz heltzeko.
Batzuen arabera, kasta-sistema beste gizarteetan dauden hierarkizazio-mota bat besterik ez da. Beste batzuen arabera, berriz, Indiako kasta-sistema mundu sinboliko, itxi eta berezia litzateke, nazka, hierarkia eta herentzia elementuak modu berezi batean konbinatzen dituena.
Historian zehar garatu izan dira kasta-sistemak ere Indiatik kanpo. Euskal Herrian, esaterako, agotak, bereziki Nafarroa iparraldean presentzia izan zuen giztaldea, ukiezin estatusa izan zuen hainbat mendetan, egungo Indiako dalit horien antzera.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.