Kartogramak


KategoriakEstatistika

Kartograma eskualde edo herrialdeetako datu estatistikoak mapa batean irudikatzeko mapak dira, datu estatistiko horiek eskualde edo herrialde horietan kolorez, puntuz edo diagramaz irudikatuz. Adiera hertsian, kartogrametan  eskualde eta herrialdeko azalerak datu estatistikoek adierazten duten magnitudearekin arabera aldatzen dira, mapa anamorfikoak sortuz, baina eskualde eta herrialdeen arteko mugakidetasun erlazioak atxikiz. Besterik gabe, eskualdeak aldagai baten koloreztatzen diren mapei mapa koropletiko, mapa koropleto edo koropleta-mapa deitzen zaio.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, cartogram; gaztelaniaz, cartograma; frantsesez, cartogramme.

Mapa koropletikoa: eskualdeak koloreztatu egiten dira. Zentzu hertsian ez da kartograma, herrialde eta eskualdeen jatorrizko irudikapen geografikoa aldatzen ez delako.

Europako herrialdeen biztanleriaren kartograma. Italiako azalera handiagotu egin da, beste herrialdeen baino biztanleria-dentsitate handiagoa duelako.

Hauteskunde emaitzen kartograma. Estatu bakoitzean sektore-diagrama batez adierazten dira alderdien boto-proportzioak. Estatuaren koloreak irabazlea adierazten du. Iturria: Ali Zifan.

297 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.