Karratu latindarra


KategoriakMatematika

Karratu latindarra n bider n matrize bat da, n elementu ezberdin dituena, non zutabe eta errenkada bakoitzean elementu bakoitza behin bakarrik agertzen. Adibidez, hauxe 4. mailako karratu latindar bat:

abcd
cdab
bcda
dabc

Karratu latindarren inguruan aljebrako gai interesgarriak lantzen dituzten bideak zabaldu dira. Horretaz gainera, aplikazioak ditu estatistikan, esperimentuen diseinuan hain zuzen, eta kriptografian. Jolas-matematikan ere erabiltzen dira.

Karratu latindarrak esperimentuen diseinuan

Karratu latindarrak unitate esperimentalak aztertu behar diren faktoreen artean modu efizientean banatzeko erabil daitezke, zorizkotasuna atxikiz betiere. Adibidez, arestiko karratu latindarra adibidetzat harturik, errenkadak eta zutabeak aztertu behar diren bi faktoreen mailak izanik, hirugarren faktore bat badagoela irizten denean, lau mailekin, guztira 4x4x4=64 konbinazio ezberdin landu beharko genituzke hiru faktoreetarako, baino hirugarren faktoreko mailak (a, b,c d) karratu latindarrean bezala esleituz beste bi faktoreen mailen konbinazioen artean, 16 konbinazio ezberdin baino ez dira esperimentatu behar hiru faktoreak aztertzeko.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, latin square; gaztelaniaz, cuadrado latino.

 

 

244 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.