Bilbotik oso gertu, Arnotegi eta Pagasarri mendiak banatzen dituen harana eta harana zeharkatzen duen erreka. Hirigunetik gertu izan arren, inguruetan geratzen den naturgune ukitugabe bakanetakoa da.
Karraskoliendas (gaztelaniaz, carrascoliendas, carnestolendas hitzetik) Bizkaiko Ezkerraldean eta inguruko herrietan, inauteri garaian, Ostegun Gizen egunean hain zuzen, gazte-taldeek, hamalau urte ingurukoek, XX. mendeko lehenengo hamarkadetan, etxez etxe egiten zituzten eskeak ziren, kantuz eta musikaz, maiz mozorroturik, janariak eta dirua bildu eta haiekin taldeko otordu bat egiteko. Oilarra ere, gehienetan beltza, eramaten zuten haiekin, gero hil eta jango omen zutena, kantuetan adierazten zuten bezala. Euskal Herrian zehar inauteri garaian eta beste ospakizun batzuetan egiten ziren eta egun ere egiten diren eske edo postulazioen tokiko aldaera ziren. Talde-pertenentzia baieztatu eta sendotzeko eta iragate-erritu moduan, nerabezarotik gaztarora, interpretatu dira. Eske horiek XX. mende hasieratik ospatu baina Francoren diktadurarekin debekatu egin ziren. XXI. mendearen hasieratik berreskuratu egin dira eskualdeko herri eta auzo batzuetan, izen horrekin bertako inauteri ospakizun guztien multzoa izendatuz.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.