Karkabak


KategoriakGeografia

Kredituak: Rockwurm, Wikimedia Commons.

Karkabak, trokarteak ere deituak,  eremu buztintsu lehorretan sortzen diren ildaskak dira, aldiro gertatzen diren euri jasa handiek sortutako higaduraren ondorioz sortutakoak. Ildaska horiek sakan deitzen diren zintzur edo amildegietara bideratzen dira. Euri jasa horiek lurzoru gaineko sedimentuak eraman eta landareak hazteko indar biologikorik ez duen buztin hutsa uzten dute azalean. Karkaben hedapen zabalak badland edo lur txarrak izeneko paisaia sorrarazten du. Iberiar Penintsulan, karkabak Bardeetan eta Monegroetan daude ugari.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, cárcavas.

Ikus, gainera

205 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.