Karbono-hustubideak


KategoriakEkologia

Karbono-hustubideak karbono-dioxidoa atmosferatik hartu eta karbonoa eta oxigenoa bereizi edota karbono-dioxidoa beste nolabait metatzeko prozesu fisiko-kimikoen multzoa da. Karbono hustubide garrantzitsuenak, bolumenari dagokionez, basoak, ozeanoak eta lurzorua dira. Karbono hustubide natural horietaz gainera, karbono-hustubide artifizialak ere badaude, maiz instalakuntza energetikoetan garatzen diren prozesu teknologikoen bitartez edo zuzenean karbono-dioxidoa atmosferatik hartuz eta lur azpiko gordailuetan sartuz.

Basoetan, karbono-hustubidea fotosintesiaren bitartez gertatzen da, karbono-dioxidoa airetik harrapatu eta oxigenoa eta karbonoa bereizten direnean. Ozeanoetan, planktonak, koralek, moluskuek (maskorra osatzeko) eta arrainek xurgatzen dute karbono-dioxidoa, eta horren zati handi bat karbonato gisa jalkitzen da itrsas-hondoan. Zoruek haietan metatzen den materia organikoan gordetzen dute karbono-dioxidoa.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, carbon sink; gaztelaniaz, sumideros de carbono; frantsesez, puits de carbone.

207 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.